Akoa eta Aizarna bi bailara itxi dira, alegia, urak lur azpitik desagertzen dira. Bi bailarok oso loturik egon dira baserriari eta, ondorioz, nonahi ikus daiteke ardi-larratze tradizionala, latxa delakoarena hain zuzen. Aizarnako jatorriak antzin-antzinakoak dira eta hark sortu zuen Zestoa herribildua. Aizarnako lehengo indar ekonomikotik parrokiko eliza bera dugu erakuskari eder, XVI. mendean osorik eraikia. Anberesko eskolako triptiko flamenko bat (XVI. mendea), gipuzkoar portada errenazentista ederrenetariko bat, eta interes handiko altzari-elementuak gordetzen ditu.
Aizarna
Santa Engrazia
Aizarna bera bezain zaharra, edo zaharragoa oraindik, bertoko Santa Engratzia Baseliza da. Haitz basati baten erdian sartua, toki dohatsua da paisaia gipuzkoarrean eta mendizaleek asko maitatzen dutena. Ernio eta Izarraitz mendiguneak eta Pagoetako egutera Altzolaraseko haran sakonarekin batera ikus daitezke bertatik. Baseliza hau etnografiaren aldetik arras interesgarriak diren tradizioz inguraturik dago.
Argibide gehiago +
Festak
Aizarnako herri-jaiek (Abuztuak 15) agerian uzten dute aipatu nekazal zaletasuna: izan ere, betiko euskal kirola eta trikitixa ditugu jaiaren ardatz.
Nekazal ingurunea
Akua eta Aizarna itxita dauden izaera endorreikoko bi haran dira, inguruko mendi-hegaletatiko sedimentuen metatze bidez beteak. Hau dela eta lurrak aberatsak dira, laborantza intentsibora lotuak, eta urak lur azpitik desagertzen dira, muino txiki eta ugarietatik jarioz.
Argibide gehiago +