
Inguruko muinoek, baso-sail birpopulaketarik gertatu ez den tokietan, bertoko landaredia gorde dute. Horrela, kantabriar artadi karezale-ale ederrak topatuko ditugu (artea, gartxu hostozabala, endalaharra, arkakaratsa, haritzen bat...), harizti azidofiloa (haritza, gaztainondoa, urkia, gorostia, hurritza, serbala, oilakarana, etab...), eskasa den harizti erkamezti karezalea (haritz hibridoak, astigarra, basamahatsa, elorria etab...) eta nahasiko baso hostotsuak (haritz kanduduna, pagoa, gaztainondoa, hurritza, astigarra, zumarra, ezkia, etab...).
Zuhaizti-dibertsitateak taiu txikiko hegazti-espezie askoren bizilekua erraztu du (zata, sorbeltz arrunta, okil eta okil berdea, lepitzulia, txantxangorria, birigarro arrunta, zozoa, txorru arrunta, karnaba, txonta, etab...), harrapari apal batzuen harrapakinak direnak: mirotz zuria, zapelatz arrunta eta belatza.
Haran hauek duten nekazaritzarekiko zaletasuna dela eta, industriaren olatu pean desagertzear dauden bizimoduak aurrera ateratzen dira. Bidezko eta nahitaezko eraldakuntza batzuk jaso badira ere, oraindik posible da Herriko ardi-larratze tradizionala ikustea, latxa delakoarena hain zuzen, eta baita laborantza ez-mekanizatua ere.
Era berean, Aizarnako herri-jaiek (Abuztuak 15) agerian uzten dute aipatu nekazal zaletasuna: izan ere, betiko euskal kirola eta trikitixa ditugu jaiaren ardatz.
Habitat honetan gizakia oraindik nahiko sakabanaturik dago, eta paisaia zipriztintzen duen baserria oinarritzat jo beharra daukagu, hain ezaguna den Euskal Herriko isurialde atlantikoa konformatzen duelarik.