
Aizarna bera bezain zaharra, edo zaharragoa oraindik, bertoko Santa Engrazia Baseliza da, murruarteka gotikoek zabaldutako murru lodiduna eta antolaketa primitibokoa, haitz basati baten erdian sartua. Beste elementu artistiko interesgarri batzuk, herrira zeramaten antzinako bideetan sakabanaturiko gurutze-tokietan aurkituko ditugu. Haranetik barreiatuta, baserriko arkitekturaren ereduak topa ditzakegu: Aranburu, Aizpuru, Zabale etxeak... bidera aterako zaizkigu.
