
Herrian garrantzia handiko arkeologi aztarnategiak daude: Erralla, Danbolin eta Amalda. Baina Ekaingoak eta Idiakaitzekoak (Irikaitz) dira garrantzitsuenak, zalantzarik gabe.
Idiakaitzeko arkeologi aztarnategia Euskal Herriko eta Kantauri aldeko garrantzitsuenetakoa da: dituen materialak oso antzinakoak dira, testuinguruaren segida estratigrafikoa du, eta bertan utzi zirenetik, materialak ia ukigabe daude. 1996 urte hasieran aurkitu zuten Azpeitiko Antxieta Jakintza Taldeko kideek eta, geroztik, indusketak egiten dituzte urtero, udan.
Argibide gehiago +Ekaingo haitzuloa Deban dago, baina Zestoako hirigunetik joaten da bertara. Sastarraingo bailaratik Madeleine aldiko bailara paregabea agertzen da, eta bailara horretan daude jasota, hain zuzen, historiaurreko gizakien aztarnarik ikusgarrienak: oreinak, hartzak eta, batez ere, zaldiak irudikatzen dituzten pintura multzo ikusgarria du, eta arte franko-kantabrikoaren gailurretako bat osatzen du.
Argibide gehiago +