Arroa Goia
Arroa bi herrigunetan banatzen da: Arroa Goikoa eta Arroa Behea. Lehenbizikoak euskal baserriko bizimoduari eusten dio oraindik, Bilbo-Behobia autopistaren eraikitze-lanek bakarrik asaldatu zutelarik, hirurogeita hamargarrenean batik bat, baserri zahar eta berrien arteko dikotomia bat sortarazi baitzuten (asfaltozko trazaketa azpian desagertutakoen ordez agertu zirenak).
Arroa Behea berez sortu zen Eusko Trenbide eta Urolako trenen arteko lotunea konfiguratzerakoan, Rezola zementuen faktoriaren ezartzeak ere eragin handia izan zuelarik, faktoria gaur egun abandonaturik badago ere. Tokiak duen industriarekiko zaletasuna, berriz, aurrekoagoa da, eta honen lekuko dira: gorri koloreko adreiluzko tximinia lerdenak edota labe-tiroak, hondaturiko harrizko pabilioien artetik errepidea zelatatzen dutenak.