Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/11/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zestoa

?

Lege-mailako oharra 

Zestoako udalak bere egoitza elektronikoaren bidez, Zestoaren inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal-organizazioari dagozkion informazio eta gestioak.

Domeinuan jasotako informazioa Zestoako udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Zestoako udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Zestoako udala da zestoa.net domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Egoitza elektronikoan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.


| Foru plaza 1 - (20740). Telefonoa: 943 147 010, Faxa: 943 148 074 | Zestoako Udala. IFK P2002800G