Jatorrizko haitzuloa Zestoako erdigunetik kilometro batera dago, nahiz eta Debako lurretan egon. Ekaingo kobazuloan hormako pintura ikusgarriak daude: hartzak, oreinak eta, batez ere, zaldiak. Erlaitz franko-kantauriarreko pinturarik onenetakoak dira. Kobazuloa 1969an aurkitu zuten bi espelelogo Azpeitiarrek, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek, eta J.M. Barandiaranek eta J. Altunak egin zuten indusketa. 2008an Unescoko ondare unibertsal izendatua izan da, kantauri isurialdeko beste zenbait kobazulorekin batera.
Jatorrizkoaren erreplika zehatza, Sastarrain bailaran jatorrizko kobazolutik 200 metrora aurkitzen da, eta hau publikoari zabalik dago. Kobazuloaren erreplika zehatza ikusi eta berau aurkitu zutenek bizi izan zituzten zirrara eta emozioak bizi ditzake bertara gerturatzen den bisitariak.
Ekainberri - txartel salmenta eta informazioa Portale Kalea 10, 20740 Zestoa Tel. 943 868 811 www.ekainberri.com info@ekainberri.com
Zestoako elementu historiko azpimarragarriena da zalantzarik gabe. Estilo gotikoa du, elementu errenazentista batzuk ere badituen arren. Izarraitzko harriz eginda dago, eta Erdi Aro urrun hartan izango zuen planta ez du oraindik erabat galdu. Solairu nagusian han irauten dute adorno gotikoak dituzten leiho ugarietan Erdi Aroko itxitura metalikoek. Kareharri arlanduz egindako hormaren buruan gailurreria bat zegoen gurutzez osatua. Garitoien edo kantoietako dorretxoetako peganteetan daudenak bezalakoa. Garai bateko defentsarako eraikinen aztarnak dira horiek eta bola lerroz, hostoz, dorrez... apainduta daude. Hasierako leinu-etxea ere ikus daiteke jauregiaren ondoan, baita errota zaharren (Errotatxo) eta burdinolen aztarnak ere (Liliko burdinola nagusi eta txikiko urtegiak eta ubideak).
Kostalde ikusten den muino batean dago San Lorentzo ermita. Berant Erdi Arokoa da, atari errustikoa du eta egurrezko koruak besoak ditu aldamenetara. Elementu gotiko ugari du nola sarreran hala leiho trilobatuan eta aldeetako batean. San Lorentzotik igarotzen zen Beduatik Ibaiñarietara, Arroara eta Iraetara zihoan bidea. Ermita honetan sinatu zen XIV. mendean Zumaia eta Zestoaren arteko mugen akordioa.
Kostalde ikusten den muino batean dago San Lorentzo ermita. Berant Erdi Arokoa da, atari errustikoa du eta egurrezko koruak besoak ditu aldamenetara. Elementu gotiko ugari du nola sarreran hala leiho trilobatuan eta aldeetako batean. San Lorentzotik igarotzen zen Beduatik Ibaiñarietara, Arroara eta Iraetara zihoan bidea. Ermita honetan sinatu zen XIV. mendean Zumaia eta Zestoaren arteko mugen akordioa.
Zestoa XIV. mendeko azken urteetan sortu zen, eta garai hartako harresiz ingurutatuko asentamenduen antzekoa zen. Gaur egun orduko barne-egitura ikus daiteke, baita herrira sartzeko zegoen jatorrizko ateetako bat, San Joserena (lehen Arretxearena) eta eraldatuta dagoen beste bat ere, Inamkuladarena (lehen Palankadorena). Ikustaldia aprobetxatu eta herriko etxe nobleak ikus daitezke, hala nola, Lizentziadokoa, eta izaera xumeagoa duten beste batzuk, esaterako, Arretxea eta Torre.
XVI. mendea egin zen, eta nabe bakarrekoa da. Kruzeriaz estalita dago eta kontra-hormak ditu kanpotik. Aizarnako elizan XVI. mendeko triptiko flandestar bat dago, Amberesko eskolako tailerretan egina. Oliozko margolan hori taula batzuen gainean dago eginda eta erretaula osatzen dute. Itxiz gero emaleak ageri dira debozioa zieten santuekin batera, irekita hainbat eszena erlijioso ikusiko ditugu: Agerkundea, Ikustaldia, Jaiotza, Epifania eta Zirkunzisioa. Gurutziltzatua ageri da denen buruan. Eliza horretan dago, gainera, Gipuzkoako errenazimendu garaiko aurrealderik ederrenetakoa eta bitxienetakoa eta interes handiko altzariak ere baditu.
Beduako lonja errenazimenduko jauregi-lonja bat da, eta egin zuten erabilera guztietarako egokituz joan da. Bedua ibaiko portu arrunt bat zen eta XVI. mendeaz geroztik dugu horko berri. Bada, Beduatik irteten zen Somorrostroko (Bizkaia) meatzeetatik zetorren burdin minerala Urola bailarako burdinola guztietara. Bereziki azpimarragarria da eraikinak hegoaldean duen galeria zabala erdi puntuko hiru arkurekin, eta ekialdean dituen neurri txikiagoko arkuak.
Ermita bat zegoen tokian eraiki zuten XVI. mendean eta XVIII. mendean eraldatu egin zuten. Hala eta guztiz ere oso unitarioa da. Nabe bakarra du eta kruzeriaz estalita dago.
Bainuetxea bere osotasunean XIX. mendean hain gustukoa zuten eklektizismoaren adierazgarria da. Aukera arkitektonikoak Sarrera Hotelaren neoklasizismo zorrotzetik (zati txiki bat bakarrik gelditzen da) Hotel handiko Areto Arabiarraren gainbeherako neo-mozarabiarrera doaz. Jantoki Handia, Antzerki aretoa, goiko solairuetara doan eskailera, kafetegia... ere ikus daitezke.
.