Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/11/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zestoa

?

Historia 

Ekain
Ekain

Orain dela 100.000 urtekoak dira giza bizitzaren hastapenari buruz ditugun berriak. Hala erakusten dute Idiakaizko lur azalean, herrigunetik metro gutxitara, aurkitu diren aztarnek. Euskal Herrian tamaina horretako aurkikuntzarik garrantzitsuena da. Ekaingo kobazuloan, berriz, duela 12.000 urte, lehen artea sortu zen eta gaur egun bertan beha dezakegu frantses-kantabriar itsasertz guztian aurki daitekeen zaldi frisorik ederrena.

Udaletxeko aretoko batzaraulkiak
Udaletxeko aretoko batzaraulkiak

Zestoan, beraz, aspalditik bizi izan da jendea, baina 1383an sartu zen, nolabait esateko, historia idatzian. Izan ere, orduan eman zien Gaztelako Errege Juan I-ak Aizarnako biztanleei Hiri-gutuna "ondoen deritzoten eta komeni zaien lekuan hiribildu bat eraiki dezaten". Garai hartatik harresiaren ate bat kontserbatzen da oraindik, San Jose edo Arretxea deritzana. Zestoan, beste 18 hiribildutan bezala, Batzar Nagusiak ospatu izan ziren, eta horien lekuko apartak dira Udaletxeko banku jarraiak.

Bainuetxea
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)
Bainuetxea

Nolanahi ere, Zestoa Bainuetxeko urei esker ezagutzen da, batez ere. 1792an Ur Edangarri (Utilidad Pública) deklaratuak izan ziren eta harrezkero hainbat erakusketetan sarituak suertatu ziren: Madrilen, Francforten, Nizan, Parisen, Bordelen eta Amsterdamen, besteak beste. 1830ean, Espainiako Errege Fernando VII.aren anaia (Francisco de Paula Antonio Infantea) etorri zen urak hartzera. Antza denez, garai hartan hasi ziren ur horiek etenik gabeko turista multzoak erakartzen; esate baterako 1892an 980 urzale izatetik 1908an 2.253 izatera iritsi zen. Hala ere, "Hogeigarren urte zoriontsu" haietan etorri zen bezero kopururik handiena Zestoara (1927an 5.947), ordura artekoa ia bikoiztuz.


| Foru plaza 1 - (20740). Telefonoa: 943 147 010, Faxa: 943 148 074 | Zestoako Udala. IFK P2002800G