Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/11/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Zestoa

?

Arroa 

Nahiz eta Bilbo-Behobia autopistak zonalde honen erdian eten pasaezineko bat eragin, hiru zentro txiki hauen historiak eta baita bere ingurune paisajistikoak eta giza mailarenak, hala nola euren berehalakotasun fisikoak, nortasun jakin bat sortarazi zuten bide haren inguruan, hots, haran barneko burdinolak Beduako Lonja eta Portuarekin lotu zituen bidatze inguruan. Iraetatik eta bertoko burdinolatik, burdin forjatu gurdikadak Arroa auzunerantz igotzen ziren, Katia (katea, hau da, aduana) izandako Bentaraino. Handik Ibainarrieta auzunera iristen zen, eta bertotik, San Lorentzo Baseliza. Hemendik, eta arin-arin aldapan behera, Beduako lonjaraino jaisten zen, Urolako bokalearen ertzean. Bide hau egun ere egin daiteke antzina bezala, betiko giro lasaian.

San Lorentzo ermita eta Bedua

San Lorentzo baseliza primitiboagoa da, kostaldea menperatzen duen goiera batean lekutua, Behe Erdi Arokoa, atari karkailduna eta alboko hegalduna zurezkoa den koru batekin.

Argibide gehiago +
Giza ingurunea

Arroa bi herrigunetan banatzen da: Arroa Goikoa eta Arroa Behea. Lehenbizikoak euskal baserriko bizimoduari eusten dio oraindik, Bilbo-Behobia autopistaren eraikitze-lanek bakarrik asaldatu zutelarik, hirurogeita hamargarrenean batik bat, baserri zahar eta berrien arteko dikotomia bat sortarazi baitzuten (asfaltozko trazaketa azpian desagertutakoen ordez agertu zirenak). Argibide gehiago +


| Foru plaza 1 - (20740). Telefonoa: 943 147 010, Faxa: 943 148 074 | Zestoako Udala. IFK P2002800G