Ongi etorri Zestoako Udalaren webgunera!
Atari honen bitartez zugana hurbildu nahi dugu eta zuk ere gugana hurbiltzeko aukera izatea da gure asmoa. Webgune honetan, Zestoako Udalari eta bere funtzionamenduari buruzko informazio eguneratua jasotzeko aukera izango duzu.
Udal irekia, zabala eta parte-hartzailea izatea nahi dugu eta lan horretan zestoar guztiok dugu zeresana. Herria herritik eta denon artean egin nahi dugu eta, horretarako, herritar guztien parte-hartzea bultzatzea da gure helburua.
Zestoako Udalak ateak irekita ditu edozein proposamen, kezka edo ideia herritarrengandik jasotzeko eta zestoar guztiak animatu nahi ditu horretara.
Zestoa, zestoarrena delako
Leire Etxeberria Lizarralde