Zestoa ezagutzen
Historia:
Kronologia (1893 - 1901):
1893: Pío Baroja Zestoako mediku titularra izendatu zuten. Nobelagile ospetsuak La Casa de Aizgorri obran aipatu zuen Zestoa, eta hark sortutako Zalacaín abenturazalea ere inguru hauetan ibili zen: "Iraetatik Zestoarako bidea bi mendien artetik igarotzen da, eta ibaia du atzean. Leku tristeak eta ilunak dira, gauez batez ere". Zalacaínek, barrualdeko heroiak, Oikia, Iraetako ostatua eta Zestoa ezagutu zituen Azpeitirako bidean. Baina Memorias... oroitzapenetan aipatzen du Zestoa, batez ere.
1898: Zestoan ospatu ziren Lore Jokoak izeneko euskal festak.
1901: Ferrocarriles Vascongados (Bilbao - Donostia) trenbidea inauguratu zen. Zestoan, Arroa Behean zuen geltokia. Gune txiki horrek garrantzi handia hartu zuen, Urolako arroarekin bat egiteko ezinbesteko pasabide bihurtu baitzen. Geltoki horretatik abiatuta, autoek eta autobusek Zestoara, Azpeitira eta Azkoitira eramaten zituzten bidaiariak. Trafikoa bereziki handia zen udan; izan ere, ehunka kanpotar joaten ziren Zestoako urak gozatzera.