Zestoako udala

Udaleku irekiak

Zestoa ezagutzen

Ibilbideak:

Bere kokapena dela eta, Zestoako bideek paisaia interesgarrietara eramaten dute. Zestoako herritarrek egiten dituzten bi ohiko ibilbide Endoia eta Ertxin mendietara daramatenak dira. Kantauri itsasbazterreko ikuspegi zabalak gozatu daitezke lehenean. Barrualdeko mendien ikuspegi paregabea eskaintzen du bigarrenak. Ibilbide motzak ere badaude; hala nola, Sastarraingo errekaren ondotik doana, Akua auzora daramana, edo Ondarbaso baserrira daramana, Izarraitz ikusgarriaren magalera. Ibilbide horiek ez dira batere nekagarriak, ibilgailu gutxi igarotzen dira horietatik, eta geldialdiak egiteko aukera ematen duten bidexkak eta zelaiak zeharkatzen dituzte.

Herriko ibilbide gomendagarrienak seinalez adierazita daude. PR-G 39ak, Vidaurretako galtzadak, Santa Engrazia ermitara eramaten du, eta handik, Alzolarats bailaratik barrena, Aizarnara eta Akuara. PR-G 40a (Santa Engrazia) Aizarna eta Santa Engrazia inguruak ezagutzeko aukera eskaintzen digun ibilbide interesgarria da; beti ere, PR guztietan egin behar den moduan, marra zuriak eta horiak jarraituta. Lili-Eskapaio ibilbidea (PR-G 41) eginez gero, Ekaingo haitzuloa baino lehen dagoen Lili jauregia, bertako erroten aztarnak eta Izarraitz mendia ezagutuko ditugu. Eta, badira ibilbide gehiago ere...
Ikusi Ibilbideak
Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs