
0,750 Km. Urola ibaia behean, eskuinaldean, dugula mendiko pista batean sartu gara. Zementuzko pistan gaude, eta 50 bat metro eginda, pista hau utzi eta ezkerrean dagoen bide zaharretik gora ibiltzen hasi behar dugu, Ereio Zaharra eta Ereio Berri baserrietara iritsi arte.
2,600 Km. Azken baserri horretan hasten da Olaondo baserrira daraman bidea -behinola gurdibidea izan zena-. Baserria hutsik dago gaur egun.
3,450 Km. Pinudi baten ondoan pista bat dago. Bertan sartu eta gorantz joko dugu, Legoia baserrira lehen eta Ilurdain Goikoa baserrira gero iristeko. Zementuzko pistak bat egiten du hemen mendiko pista batekin, eta muino bateraino eramango gaitu. Ezkerrean, gure ibilbidetik kanpo, Ipintza baserria dago.
5,500 Km. Eskuinetara joz, PR 40tik aldendu gabe, Karmengo ermitarantz abiatuko gara, hortik Santa Engrazia baserrira heltzeko. Hemen PR bakoitzak bere bidea hartzen du.
6,800 Km. Mendiko pista malkartsu batean sartu eta beherantz joko dugu. Iparraldetik Otagaina daukagu, Bergarate muinora iristen garen arte. Tontorra eta Astuimendi gainak ere ikus ditzakegu.
7,800 Km. Zementuzko pista hartuta, Astui Zahar baserriraino jaitsi gara.
9,450 Km. Bertara iritsi baino lehentxeago, mendiko pista hartu behar dugu. Pista honetatik segituko dugu, ezkerretara beti, Miruri erreka topatu arte. Erreka hau zeharkatu ondoren, Granada errekan izango gara.
10,250 Km. Zestoa udalerria mugatzen duen erreka ondotik jarraituz, Altzolarats jauregira iritsiko gara. Jauregi hau suntsitua dago. Hona heldu aurretik, hainbat toki utzi ditugu atzean: Sorginetxe etxola, Amalda kobazuloaren sarrera (barruratzen oso zaila) eta Erretzabal eta Errotatxiki baserriak.
12,200 Km. San Inazio ermitaren parean galtzada zaharrean gora joko dugu Sustraiaga baserrira iritsi arte. Gero, insignis pinudi batean sartu gara. Dena den, galtzada nahiko egoera onean dago, behintzat San Pelaio ermita inguruko muinora bitartean.
13,050 Km. Zementatutik dagoen galtzadatik jarraitu behar dugu, Aizarnara iritsi arte. Ikuztokia eta hirigunea nahiko interesgarriak dira. Bi Prak berriro elkartzen dira puntu honetan.
13,950 Km. Aizarnatik hasi eta mendebalderaino, pixkanaka igo egingo gara. Argarate harkaitzetik Etxegarai Saletxe baserrira goaz. Interes handiko gurutze edo kalbario batetik ere pasako gara.
14,450 Km. Ur-biltegia atzean utzi eta gero, berriro ere topo egin dugu Bidaurretako galtzadarekin, jatorrizko trazaketarekin alegia, eta hortik segituko dugu Armukoa ingurura heldu arte. Asfaltaturiko errepidea hartu besterik ez dugu egin behar, gure ibilbidearen abiapuntura jaisteko. 16,550 Km. Zestoa