
0,500 Km. Zabaleko Zulatara iritsita, errepidea utzi eta ezkerretako gurdibidea hartu behar da, IIE norabiderantz. Lehenengo bidegurutzera helduta, eskuinera joko dugu eta Aizpuru baserrira iritsiko gara.
0,900 Km. Zementuzko pista jaitsi eta gero, bihurgune bateraino heldu gara. Karobi izandakoa ikus daiteke bertan. Laster, Aizarnatik zetorren bide zaharrean sartuko gara. Egaņazpi, Egaņa azpikoa eta Egaņa Goikoa baserriak topatu ditugu hemen. Ibai-bideak mendi-hegal batean gora egiten du, horixe da-eta Makozulorantz doan bidea.
2,000 Km. Aranaitz eta Mako mendixka artean, gora eta gora goaz, Santa Engrazia baserriraino. Ermita mendi tontorrean dago eta bidexka bat hartuta berehala izango gara han.
2,900 Km. Ur-biltegi ondotik jaitsi eta errepideari lotu. Karmengo ermita ere hortxe dago. Orain, errepidea hartu behar da, eta mendebalderantz jo. Lehenengo bihurgunean errepidetik atera eta pistatik jarraituko dugu. Mendigaina eta Kurutzeta daude bertan. Bidegurutze batean, berriro ere, PR-G 30 banatu egiten da. Ipintza baserrirako bidea hartuta daukagu.
4,400 Km. Pistatik aurrera, 450 bat metrora, eskuinetik jaitsi behar da Aranobaso baserrira iristeko. Zementuzko pista batetik ibiliz, Arano eta Aizmendi baserrietara heldu gara- Aizarnatik oso hurbil gaude, beraz. Eta hortxe bukatzen da ibilbide hau.
6,125 Km. Aizarna.