Zestoako udala

EkainBerri

Zestoa ezagutzen

Ibilbideak:

PR G-41 Lili Eskapaio
Udaletxeko plazatik abiatuta, Zubimusu etxerako bidetik jaitsi gara Zubi Zaharra zeharkatzeko. Urola ibaia hortik pasatzen da. Gu Urolako tren zaharraren ibilbidean sartuta gaude, Lili jauregiko biderantz.
Ikusi PR G-41 Lili Eskapaio

0,400 Km. Zementuzko pistatik jarraituko dugu. 700 bat metro egin eta gero, Liliko Burdinola Nagusitik pasatuko gara. Errota, ubide eta urtegia ikus ditzakegu bertan. Errekatik ezkerretara jarraitzen du bideak, Sastarrain baserrira iritsi arte.

1,570 Km. Handik aurrera, Goltzibar errekak lagunduko digu. Ibilbidea ibar estu batean sartzen da. Oso landareri oparoa dago, eta haltz, hurritz eta insignis pinuak nonahi ikus daitezke. Zabaltxo bordaren parean, zelai-basoak tartekatzen hasten dira. Pista bukatuta, gurdibide zahar bat hartuko dugu eskuinetara baina, aldi berean, ezkerreko bidezidorra aukeratuz. Ahurri batzuk pasata, erreka ondotik jarraituko dugu. Ur-jauzi txiki baina ikusgarria ikus daiteke bertan. Beti gorantz goazela, Agitta topatzen dugu. Inguruan errota multzo baten aztarnak daude.

3,480 Km. Bide zahar bati helduta, Eskapaio iturrira doan pista hartu dugu.

4,170 Km. Muinora iritsi eta gero, ezkerretara joko dugu, Soldadusoro ingurutik pasatzeko. Baserri bat hutsik kausitzen dugu hemen. Mendiko pista batek Neberaldea eta Ondarbaso baserrira eramango gaitu.

6,330 Km. Zementuzko pistara helduta, bertatik jaitsi baino ez dugu egin behar. Iruitta, San Bizente, Etorra, Zabaleta eta Erretzabal baserriak laster topatuko ditugu. Pista hortxe bukatzen da eta gure ibilbidea ere bai. Ikuztokia, Lau Iturri eta Zubi Zaharra ikus ditzakegu berriro.

9,200 Km. Zubi Zaharra

Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs