Zestoako udala

EkainBerri

Zestoa ezagutzen

Ibilbideak:

Iraeta / Ibainarrieta / Iraeta
Iraeta Zestoako hirigunearen eta autopistako sarreraren artean dago. Olaizola eta Uria kaletik abiatuko gara. Santa Ines ermita ere hortxe dago, pare-parean. Guk zuzen jarraitu behar dugu, zelai eta hesi artean ibiliz, lehenengo bidegurutzera iritsi arte. Orduan ezkerretara joko dugu, Urola ibaia igarotzeko
Ikusi Iraeta / Ibainarrieta / Iraeta

1,630 Km. Kaxparkua baserria begien bistan dago. Bi aukera ditugu. Bata, ezkerretara jo, eta horra iritsi baino lehen, sagasti batean sartu; edo, bestela, baserriraino jarraitu, eta orduan, ezkerretan dagoen pistan sartu. Bi kasuetan muino batera iritsiko gara. IE norabiderantz segitu behar dugu, zertxobait gorantz, Ibainarrietako auzoraino.

2,490 Km. Hemen Kristo Santuaren ermita eta Etxeandia baserria daude. Baserri hori erraz ezagutuko dugu, arkupe batzuk dauzka-eta. Ermitaren atzealdean, iparralderantz joaz, bide zahar bat dago, eta bertatik jaitsi behar dugu. Eskuineko azken etxea pasata, ezkerreko zelaian sartuko gara. Hemen, hartu beharreko bidea ez dago oso ondo markatua, behintzat hasieran, baina Agoteko harrobi zaharrera gidatzeaz gain, A-8 autopistara ere eramango gaitu.

2,790 Km. Autopista zeharkatu ondoren, zementuzko adreiluz eginiko lantegi baten aurretik pasako gara. Aurrean eta eskuinetara, San Lorentzo ermitara eramango gaituen pista hartuko dugu. Handik, ikuspegi ederra izango dugu, benetan, Zumaiako paisaiarena alegia.

4,290 Km. Itzultzeko, aurreko lantegira joan eta, bertan sarturik GI-6317 eskualdeko errepideraino jarraituko dugu. Hor dago Urolako trenbide zaharra. Guk esker aldetik sartu eta aurrera segituko dugu, gure abiapunturaino.

Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs