
Iraeta meandro zabal batean finkaturik dago (normalean Sabea izenez ezaguna), Gipuzkoan bakan gertatzen den gorabehera geografiko batean alegia, mendeak joan, mendeak etorri Urola ibaiak eragindakoa. Bertoko emankortasuna dela eta lautada hau laborantzako erabilerarako aprobetxatu da, sega-belardiak konbinatzen direlarik baratzako lur-zati, bazka-labore, eta abarrek sortutako mosaikoarekin.
Argibide gehiago +Altsolaratsen herri-arkitekturako erakuskari bikainak aurkituko ditugu: harriz, adreiluz eta egur-bilbaduraz altxatutako baserriak, erdi eroririk dagoen Altzolaratseko jauregi gotiko eta zorrotzaz ahaztu gabe, XV. mendean eraikia.
Altzolarats bailaran, eta batez ere Bekolan burdinola eta errotarekin lotutako elementu asko kontserbatu da: urtegi eta ubideak, burdinola bera,ondoko errota eta Bekola baserria, eredu ederra herri-eraikuntza bezala, multzoaren ustiakuntzarako ezinbesteko elementua, olagizonak bertan bizi ziren eta.
Argibide gehiago +