Zestoako udala

EkainBerri

Zestoa ezagutzen

Iraeta altzolarats:

Burdinola eta errotak

Altzolarats guztiz diferentea da, haran sakon bat topatzen baitugu hemen, estu-estua, goiko ibaibideraino helduta mehaka antzeko bihurtzen dena. Altzolaratseko errekan gutxi gora behera zutik irauten duten errotak bost dira. Burdinolak, berriz, hiru (Txiriboga, Goikoa eta Bekoa). Iraetak ere errota eta burdinola bana izan zituen. Bi toki hauek ibaiaren indarraz aprobetxatzen ziren burdina eta laborantzako ekoizkinak eraldatzeko.

Burdinolak aipatuz, Goikoa, eta batez ere Bekoa, dira egoerarik onenean daudenak. Azken hau eredu bakarra da, guzti hau kontserbatu delarik: ur-eroaleak (urtegi eta ubideak), burdinola bera -nolabait esateko- (biltegi eta forjan banatua), ondoko errota (oraindik erabiltzen dena) eta Bekola baserria, eredu ederra herri-eraikuntza bezala, multzoaren ustiakuntzarako ezinbesteko elementua, olagizonak bertan bizi ziren eta.

Iraetako egitura bereziaren jatorria honako erabilera honetan datza: industri erabilera berrietara moldatuz zihoan olako langile-kontzentrazio bat, populazio egonkor bat osatzen zuena, industri jarduerarik gabe gelditu zen arte, zeinengatik langileak behartuta aurkitu baitziren nekazal ustiakuntzara behin betiko lotzera, Urolako alubioiak eragindako lautada emankorrean alegia. Ondorioz, laborantzako etxe multzo ez-ohiko bat dugu (azken finean, etxeak elkarren artean banandurik egon ohi dira eta).

Bekola
Bekola
Bekola
Bekola
Bekola
Bekola
Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs