Zestoako udala

EkainBerri

Zestoa ezagutzen

Iraeta altzolarats:

Iraeta
Iraeta
Iraeta

Iraeta egungo biztanleri multzoari hasiera eman zion etxe feudalaren izena da. Iraetan ez da jatorrizko leinu-etxea kontserbatu; bai ordea XIX. mendeko etxetzar bat,jauregi izana eta ibaiaz bestaldeko auzokoek Nagusikoa deitua. Alde honetan bertan Santa Ines Baseliza topatzen dugu, Euskal Herriko XVI. mendeko ohiko elizaren erreprodukzioa, eskalaz laburtua. Eta Iraeta bera ere, etxe ilera bikoitz bat fatxada homogeneo eta teilatu bakar banaz jarraitua, esparru gipuzkoarrean multzo paregabe eta ez-ohiko bat osatuz.

Iraeta meandro zabal batean finkaturik dago (normalean Sabea izenez ezaguna), Gipuzkoan bakan gertatzen den gorabehera geografiko batean alegia, mendeak joan, mendeak etorri Urola ibaiak eragindakoa. Bertoko emankortasuna dela eta lautada hau laborantzako erabilerarako aprobetxatu da, sega-belardiak konbinatzen direlarik baratzako lur-zati, bazka-labore, eta abarrek sortutako mosaikoarekin. Urolako urbazterretan landaredi autoktonoa aurki dezakegu, hots, haltzadia (haltza, lizarra), zenbait tokitan zurzuri eta alboen birpopulaketek ordezkatu badute ere.

Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs