Zestoako udala

Udaleku irekiak

Zestoa ezagutzen

Lasao:

Lasao

Lasao auzoko komunitate txiki bat da, Urola ibaiarekin bat egiten duen izen bereko errekaren gurutzagunean lekutua, Azpeitiko udalerriarekin mugakide delarik. Lasaotarren leinu-etxea, biztanleriaren iturburu, han bertan kokatu zen.

Argibide gehiago +

Burdinolak eta arkitektura

Ibaiaren ur-etorriaz Erdi Arotik bertatik probetxatzen ziren, Lasaoko jauntxorenak ziren bi burdinolek (Olaberri eta Otaola) bertoko urak baitzituzten indar-iturri, baina baita Elarritzagako errotek (Errekaren izen berekin ezagunak) eta Lasaoko errotak ere.

Elarritzaga Goena multzo ikusgarria duzue, eta urtegi, zerrategi, errota eta baserri batez osaturik dago. Bertan, euskal herri-arkitekturarenak diren erabilerak, teknikak eta berezko ereduak antzeman daitezke. Bordak, ikuztegiak, lubetak, urtegiak, zubiak eta baserriak haranean zehar topatuko ditugu hor-hemen sakabanatuta, olategietako jardueraren eta ohizko nekazal erabileren azkeneko lekuko.

Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs