Zestoako udala

EkainBerri

Zestoa ezagutzen

Lasao:

Lasao
Lasao
Lasao

Lasao auzoko komunitate txiki bat da, Urola ibaiarekin bat egiten duen izen bereko errekaren gurutzagunean lekutua, Azpeitiko udalerriarekin mugakide delarik. Lasaotarren leinu-etxea, biztanleriaren iturburu, han bertan kokatu zen. Aurreko mendearen aldera, Lasaotarren leinu-etxe zaharra gustu neoklasikoko etxetzar batek ordezkatu zuen, ordutik hona barrundegi ugari gehitu bazaizkio ere. Baratze eta lorategia zituen, harlanduzko portadak zabaldutako murru perimetral batekin. Ondoan, Tourseko San Martin Baseliza altxatu zen, San Millan Markesentzako kapera eta hilobi gisa. Azken hau, eraikin txikia baina oparoki artikulaturiko eraikin neogotiko bat da.

Mende honen erdi aldera, eraikina moja-komunitate bati utzi zitzaion, baina mojek duela hamarren bat urte alde egin eta Lasaoko auzokoen komunitate beraren esku gelditu zen, eraikina ordurako egoera oso txarrean aurkitzen bazen ere. Horrela, auzokoen artean baseliza berreskuratu, edertu eta pintatua izan zen. Eta antzinako jauregiaren dirdiratik objektu higigarri desberdinak onik ateratzea lortu zuten, horretarako gaitutako "museo" txiki eta maitagarri bat zabalduz. .

Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs