Duela urte batzuk hasi zen arren, geldirik egon da eta aurten Iraetan aurreikusiriko futbol zelaia burutuko da. Zelaia, belar artifizialekoa da eta bere aldagelak izango ditu. Proiektuaren kostua 1.216.947,86 eurokoa da.
2007. urtean futbol zelai berriaren lanak amaitzea aurreikusten da.
4 etxebizitza eraikitzen dira eta beren erabilera anitza izango da. Bere erabileran lehentasuna bi kolektibok izango dute: 60 urtetik gorakoak eta minusbalioak dituzten pertsonak. Lanen aurrekontu osoa 476.18 6,32 eurokoa da.
Ipintzatik Santa Engrazirako bidearen berrikuntza amaitzea, San Pelaioko bidearen konponketa, Olazar inguruko konponketa eta Narrondo bidearen konponketa aurreikusten dira.