
Iñaki Azkune Mendia zestoarraren Zestoa mendetan zehar lana ikusteko aukera eskaintzen dugu segidan. Orain arte gure herriari buruz egin den historia lan sakonena da. Urte franko eman ditu Azkunek Zestoako, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat artxibotako agirien kopiak biltzen, horrela, gure herriari buruzko lehen eskuko albisteak izateko ahaleginean. Milaka dokumentu bildu ditu eta horien kopiak jendearen eskura jarri ditu Zestoako Artxiboan.
1601. urtera arteko denboraldira mugatu nahi izan du lana. Lehendabizi, Zestoako eta inguruko Geologia, Historiaurrea, Antzinaroko Historia eta Goi Erdi Arokoa azalduko dira, labur bada ere. Gero, Zestoa hiribildu bihurtu ondorengo garaia sakonago aztertuko du Azkunek, eskueran duen materiala ere ugariagoa delako.
Lan hau guztia pixkanaka argitaratuko da: kapituluak osatu ahala, sarean izango dira eskura.
Lan honi buruzko iradokizunak egiteko aukera ere eskaintzen du Iñaki Azkunek. Horretarako iazkune@euskalnet.net helbide elektronikora mezuak bidaltzea eskertuko genizueke.
Zestoako Udala
2009ko urtarrila