Zestoako udala

Udaleku irekiak

Zestoa ezagutzen

Zestoa:

Zestoako herribildua XIV. mendearen bukaera aldean eraiki zen. Oraindik ere ikus daiteke garai hartako harresiaren sarbideetako bat, San Jose izenekoa (lehen Arretxekoa), eta baita aldatu egin zuten beste bat ere, lehen Palankadokoa izenarekin ezagutzen zena. XVI. mendea inguruan parrokiko eliza eraikitzen hasi ziren lehengo tenplu baten gainean. Tenplu horretan zegoen Liliko kapera gotikoa bere horretan utzi zuten.

Eraikina aldatu eta aberastu egin zuten XVII. mendean aldare gotikoakjarrita, eta dorre-kanpandegia, berriz, XVIII. mendean eraiki zuten. Nabe batekoa da, kruzeriaz estalia eta kontra-hormak ditu kanpotik. Eskultura aipagarriak ditu barruan. Elizaz gain, beste eraikuntza eder asko ikus daitezke herrigunean: Portalekoa, Lizentziadokoa, Arretxea, Dorrea, Zezentokietako eraikin berezia, Gurutzea, San Joan Baseliza, Lizarraitz baserria, Lau Iturri, Zubi Zaharra...

Lili
Zestoako ondare historiko/artistikotik gailenduena Lili izeneko multzo ezaguna da. Gauza asko ikus daitezke: Lili jauregia bera, Lilibea deitzen zaion jatorrizko orubea, errota zaharren eta burdinolen aztarnak.

Argibide gehiago +
Bainuetxea
XIX. mendeko eraikuntza eder horrek aukera zabala eskaintzen du: edateko ur sendagarriak, presiopeko urezko tratamenduak, igerilekuak, burbuila bainuak, saunak... alegia, lasaitu, arindu, leundu, suspertu, indarberritzeko tratamenduak.

Bainuetxea bere osotasunean XIX. mendean hain gustukoa zuten eklektizismoaren adierazgarri da. Aukera arkitektonikoak Sarrera Hotelaren neoklasizismo zorrotzetik Hotel Handiko Areto Arabiarraren gainbeherako neo-mozarabiarrera doaz.
Kultur jarduerak eta jaiegunetakoak
Maiatzaren 2an, herrikoek jo eta su ekiten diete Santa Krutz jaiei. Danborradek trumoi-hotsez betetzen dituzte kaleak. Irailak 8, jai nagusiak edo Amabirjinak: herriko plaza zezen-toki bihurtzen da hain ospe handikoak diren "barrerak" direla medio.

Argibide gehiago +
Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs