Zestoako udala

EkainBerri

Zestoa ezagutzen

Zestoa:

Kultur jarduerak eta jaiegunetakoak
Irailaren lehen egunetan Jai Nagusiak edo Amabirjinak ospatzen dira. Hau dela eta, herriko erdigunea den plaza errektangeluarra zezen-toki bihurtuko da hain ospe handikoak diren "barrerak" direla medio: egurrezko egitura koloretsu bat, jendetsu bezain polemikoak diren zekorketetarako nahiz jendaurreko forurako balioko duena, zeinaren inguruan bueltaka arituko baita jai giroa.

Udaberria hasita, maiatzean, herrikoek jo eta su ekiten diete Santa Krutz Jaiei. Gauez, nagusien danborradak trumoi-hotsez beteko ditu normalean isilik egoten diren gune historikoaren kaleak.

Urte osoan zehar bertsolari ospetsuen ahotsak entzun daitezke. Izan ere, Zestoakoa zen Uztapide entzutetsua. Pilota-partiduak eta beste kirol gertakari zenbait ere sarri eskaintzen dira. Horien artean, parapente eta ala delta ugarien jaitsiera, benetan ikusgarriak eta kolorez beteak direnak, jaitsi ahala zirkulu eta elipseak egiten baitituzte. Endoia mendia eskualdeko goierarik gogokoenetarikoa bihurtu da kirol honen jarduerarako.
Danborrada
Danborrada
Danborrada
Danborrada
Zestoako Udala · Ayuntamiento de Zestoa 2007 © · e-Dukin entrewebs